Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Zalantzak

Samuel Sanchez: 'Aste honetan erabakiko da nire etorkizuna'

Erredakzioa

Frantziako Tourreko laugarren sailkatuak onartu du Euskaltelen jarraitu nahi duela, baina krisi ekonomikoa kalte "handia" egiten ari dela txirrindularitzan esan du.

Samuel Sánchez (Euskaltel Euskadi) 2010eko Tourreko sailkapen nagusian laugarrenak, adierazi du aurreko urtean (seigarren postuan) baino hobeto sailaktu izanak "aurreratzen" ari dela erakusten duela. Orain, bere kezka datorren urtean zein taldetan egongo den jakitea da. Duda hori "aste honetan" argitzea espero du.

Samuelek, Pekineko jokoetako txapeldun olinpikoak, onartu du Euskaltelen jarraitu nahi duela, baina krisi ekonomikoa kalte "handia" egiten ari da txirrindularitzan.

"Zailtasun handiko garaia da mundu guztiarentzat. Agian taldeak ezingo dio aurrekontuari eutsi, aste honetan horri buruz hitz egin behar dugu, ea dena argi geratzen den", zehaztu du.

Sanchezek dio "etsita" dagoela Parisen podiumera igo ez delako, baina txirrindula gainean dena eman zuela nabarmendu du. "Ahal izan dudan guztia egin dut Tour honetan, lasai nago, beraz".