Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Cardoso, postiboa EPOagatik

Zubeldiak positiboa eman duen Cardoso ordezkatuko du Trek taldean

Erredakzioa

Andre Cardoso portugaldarrak positiboa eman du EPOagatik eta Trek-Segafredok taldetik at utzi du. Haimar Zubeldiak ordezkatuko duela iragarri du Contador taldeburu duen taldeak.

0:33

Trek-Segafredo taldeak astearte honetan iragarri du Andre Cardoso portugaldarra taldetik at utzi duela dopin kontrol batean postiboa eman duelako EPOagatik. Alberto Contador taldeburu duen taldeak baieztatu du Haimar Zubeldiak ordezkatuko duela portugaldarra Tourrean.

Ondorioz, Zubeldiak bere 16. Tourra egingo du. Gainera, Trek taldeak bi euskal txirrindulari izango ditu Frantziako Tourraren 104. edizioan Markel Irizar ere egongo baita Trek-Segafredoren bederatzikoan.

Alberto Contador taldeburua izango da, eta berarekin batera John Degenkolb (ALE), Koen de Kort (HOL), Fabio Felline (ITA), Michal Gogl (AUT), Markel Irizar (EUS), Bauke Mollema (HOL), Jarlinson Pantano (COL) eta Haimar Zubeldia (EUS) txirrindulariek osatuko dute Trek-Segafredo taldea.

"Dopinarekin ez dugu tolerantziarik eta Cardoso taldetik at uztea erabaki dugu", adierazi du Trek-Segafredo taldeak. Nazioarteko Txirrindulari Elkarteak (UCI) argitu du Cardoso txirrindulariak EPOagatik postiboa eman zuela ekainaren 18an txapelketetatik at egindako dopin kontrol batean.

 

atean.