Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

5. etapa

Aruk irabazi du mendiko lehen etapa eta Froome da lider berria

Erredakzioa

Fabio Aru italiarrak irabazi du Frantziako Tourreko bosgarren etapa. Daniel Martin izan da bigarren eta Chris Froome hirugarren. Britaniarrak jantzi du liderraren elastikoa.

26:05

Fabio Aru (Astana) italiarrak irabazi du Frantziako Tourraren bosgarren etapa, 104. edizioko mendian amaitu den lehena, eta Christopher Froome (Sky) da lasterketako lider berria.

Aruk La Planche des Belles Fillesen kokatutako helmugarako 2,3 kilometro falta izan direnean jo du erasoa eta inor ez da Astanako txirrindulariari jarraitzeko gai izan. Ondorioz, garaipena eskuratu du Fabio Aruk, 16 segundo atera dizkio bigarren izan den Daniel Martini eta 20 segundo Froomeri (hirugarren) eta Richie Porteri (laugarren). Alberto Contador Arurengandik 26 segundora helmugaratu da, eta Nairo Quintana 34 segundora.

Sailkapen nagusian Froome da liderra eta 12 segundo ateratzen dizkio bigarren den Geraint Thomas taldekideari. Thomas liderra izan da gaur arte. Fabio Aru da hirugarren 14 segundora. Martin laugarren postuan da liderrarengandik 25 segundora eta Porte bosgarren, 39 segundora. Contador Froomekiko 52 segundora dago, eta Quintana, 54 segundora.

6e02">