Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra, 13. etapa

Barguil nagusi Foixen, Aru lider eta Mikel Landa bosgarren sailkapenean

Agentziak | Erredakzioa

Skyko arabarra izan da eguneko protagonistetako bat, eta laugarren sartu da helmugan. Chris Froomek ere hainbat saiakera egin ditu, baina ezin izan du Aru atzean hasi.

17:58

Warren Barguil txirrindulari frantziarrak irabazi du Frantziako Tourreko 13. etapa. 101 kilometro egin dituzte Saint-Girons eta Foxen artean. Fabio Aru italiarrak lider izaten jarraitzen du eta Mikel Landa arabarra, laugarren gaurko etapan, bosgarren da orain sailkapen nagusian.

Pirinioetako lehen jardunaldi kaskarraren ondoren, bigarrenak emozio handiagoa izan du, Mikel Landak eta Alberto Contadorrek egindako erasoari esker. Bi txirrindulariek lasterketa hautsi dute eta aurretik joan dira hainbat kilometrotan.

Bi minututik gorako aldea ere izan dute. Warren Barguilek eta Nairo Quintanak harrapatu dituzte, eta frantziarrak eraman du azkenean etapa garaipena, azken metroetako esprintean.


"YES">