Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra, 14. etapa

Landa: 'Gaizki pentsatuta, Aruk nahita galdu du lidergoa'

Agentziak | Erredakzioa

Tourra podiumean amaitzeko aukeraz galdetu diotenean, "oso ondo" dagoela esan du, "baina datorren astean ez dakit nola egongo naizen", gaineratu du.

  • Mikel Landa. Argazkia: Efe.

    Mikel Landa. Argazkia: Efe.

Fabio Aru italiarrak liderraren jertse horia nahita galdu izana posiblea dela esan du Mikel Landa Sky taldeko arabarrak. Landaren ustez, lidergoa galtzea, Astanak datozen egunetan lasterketa kontrolatzeko lana gainetik kentzeko modua izan daiteke.

"Bukaeran aldapa bat zegoela genekien, eta hor denbora galdu zitekeela. Gaizki pentsatuta, baliteke Aruk lidergoa galdu izana hurrengo eguneko etapetan lasterketa kontrolatu beharra saihesteko", azaldu du.

Hala ere, Landak argi utzi nahi izan du Aruk galdutako denbora "handia" dela, eta hori, bere ustez, ez dela "ahul egotearen ondorioa".

Arabarrak esan duenez, "oso pozik" dago Pirinioetako bi etapetan egindako lanaren ostean. Bosgarren da sailkapen nagusian, Chris Froomek baino minutu eta 17 segundo gehiagorekin.

Pariseko podiumean egoteko aukeraren inguruan esan du, orain "oso ondo" sentitzen dela, baina ez dakiela datorren astean nola egongo den.