Frantziako Tourra
Tourra 2011
Igor Anton: 'Txera berezia diot Luz Ardideneko etapari'
Erredakzioa
Galdakaoko txirrindulariak oraindik ez daki Tourra Samuel Sanchezekin batera korrituko duen.
Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Luz Ardideneko etapa du helburu 2011ko Frantziako Tourrerako. "Txera berezia diot Luz Ardidenekoari bertan Laiseskak irabazi zuelako eta Pirinioetan delako, etxean. Baina Galibier edo el Alpe d''Huez bezalako etapa mitikoak ere gustoso ditut", adierazi du.
2011ko Tourra "aurrekoa baino gogorragoa" dela iritzi dio Galdakaokoak, "azken astean batez ere". Orandik ez daki Samuel Sanchezekin batera korrituko duen, baina hori gertatzekotan argi dauka asturiarra izango litzatekeela taldeburua.