Frantziako Tourra
Zalantzak
Movistarrek hilaren 25ean emango du bere Tourreko zortzikoa
Agentziak | Erredakzioa
Nairo Quintana, Mikel Landa eta Alejandro Valverde baieztatuta dauden hiru txirrindulariak dira.
Eusebio Unzue Movistar Team taldeko zuzendariak esan du Frantziako Tourrerako (uztailak 7-29) hamar txirrindularien artean erabakiko dutela parte hartuko duten azken zortziak.
Hori bai, Nairo Quintana, Mikel Landa eta Alejandro Valverde baieztatuta dauden hiru txirrindulariak dira eta hilaren 25ean emango dute Tourreko behin betiko zerrenda.
Beraz, gizon hauetatik bost soilik izango dira aurtengo Tourrean: Andrey Amador, Daniele Benatti, Nelson Oliveira, Jasha Sutterlin, Imanol Erviti, Jose Joaquin Rojas eta Marc Soler dira.