Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailaren 7an hasiko da

Tourrak betoa jarri dio Chris Froomen parte-hartzeari, 'Le Monde'ren arabera

Agentziak | Erredakzioa

Egunkari frantziarraren arabera, Sky taldeak erabakiari errekurtsoa jarri dio Frantziako Batzorde Olinpikoaren arbitraje batzordean. Erabakiaren berri asteazkenean emango dute.

  • Chris Froome, 2017ko edizioko podiumean. Argazkia: Efe.

    Chris Froome, 2017ko edizioko podiumean. Argazkia: Efe.

Frantziako Tourreko antolatzaileek Chris Froomeri betoa jartzea erabaki dute uztailaren 7an hasiko den edizioari begira, britainiarraren dopin auzia guztiz argitu arte, "Le Monde" egunkariak igande honetan argitaratutakoaren arabera. Txirrindularia, gainera, 'persona non grata' izendatu dute.

"Le Monde"k dioenez, Amaury Sport Organisation (ASO) Tourreko jabeak, Sky taldeari idatzi dio Froome Tourrerako zerrendan ez sartzeko.

Froomek Espainiako Itzulian salbutamolagatik emandako positibo kasua argitu arte lehiatzeko moduan dagoen arren, britainiarrak Tourra berriro irabazi eta garaipen hori airean geratzea saihestu nahi du Tourrak.

"Le Monde"ren arabera, Sky taldeak erabakiari errekurtsoa jarri dio Frantziako Batzorde Olinpikoaren arbitraje batzordean eta auzia asteartean eztabaidatuko eta erabakiaren berri asteazkenean emango dute.

Michelle Froomen adierazpenak

Michelle Froome Skyko txirrindulariaren ordezkaria eta emazteak adierazi duenez, bere senarrak Fratziako Tourra korrituko du, antolatzaileek hori egitea saihesten saiatu arren.