Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

5. etapa

Sagan nagusitu da Quimperreko aldapan

Erredakzioa

Peter Saganek irabazi du Tourreko bosgarren etapa. Colbrelli izan da bigarren eta Gilbert hirugarren. Van Avermaetek jarraitzen du liderraren elastikoarekin.

Peter Saganek irabazi du Frantziako Tourraren bosgarren etapa, Lorient eta Quimper artean egin dena eta 204,5 kilometroko ibilbidea izan duena. Greg Van Avermaetek (BMC) lidertzari eutsi dio.

Saganek bere bigarren etapa garaipena eskuratu du aurtengo Tourrean. Bora taldeko txirrindulariak 4 ordu, 48 minutu eta 6 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Sonny Colbrelli (Quick Step) izan da bigarren eta Philippe Gilbert (Quick Step) hirugarren. Alejandro Valverdek (Movistar) laugarren postuan amaitu du etapa.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Van Avermaet, denbora berdinarekin bigarren da Tejay Van Garderen bere taldekidea eta 6 segundo ateratzen dizkio hirugarren sailkatua den Philippe Gilberti.