Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

9. etapa

Degenkolb nagusi izan da harbidean, eta Van Avermaetek sendo jarraitzen du lidergoan

Agentziak | Erredakzioa

Harbide arriskutsuan jokatutako etapa ikusgarria eta gorabeheratsua izan da. Mikel Landak erorikoa izan du baina azkenean faboritoekin batera sartu da helmugan.

John Degenkolb alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourreko 9. etapa, harbide arriskutsuan jokatutakoa. Guztira, 156,5 kilometro egin dituzte Arras eta Roubaix artean. Greg Van Avermaet belgikarrak lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

Degenkolb Van Avermaet bera eta Yves Lampaert iheskideak baino azkarragoa izan da azken metroetan. 3 ordu, 24 minutu eta 26 segundo izan da irabazlearen denbora.

18 segundora Peter Sagan zetorren talde bat sartu da, eta ondoren, 26ra, faborito nagusiak: Valverde, Froome, Dumoulin, Quintana eta Mikel Landa. Arabarrak erorikoa izan du baina aurrekoekin bat egiteko gai izan da.

Sailkapen nagusian, Van Avermaetek 43 segundoko aldea du Geraint Thomasekin eta 44koa Philippe Gilbertekin. Bosgarren Valverde da 1:31ra eta Mikel Landa hamargarren 1:42ra.

Astelehenean Tourrak atseden eguna izango du, lehenengoa aurtengo edizioan.