Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

2019ko Frantziako Tourra

Mike Teunissenek irabazi du Tourreko lehenengo etapa, esprintean

Erredakzioa

Mike Teunissenek lortu du 2019ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa, esprint parekatu bat lehiatu ostean. Azkenengo kilometroan eroriko gogorra izan dute txirrindulariek.

4:42
Photo Finish

Mike Teunissenek (Jumbo Visma) irabazi egin du 2019ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa eta maillot horia estreinatu du, esprint parekatu baten ostean. Helmugako argazkiak erabaki du herbeheretarraren garaipena, Peter SaganEN (Bora Hangsgrohe) eta Caleb Ewanen (Lotto-Soudal) aurretik.

Teunissenek, ziklokrossean Munduko 23peko txapelduna eta 2014an Paris Roubaixeko irabazlea izandakoak, esprint azkar eta neurrigabe batean garaipena lortu du, tropelean izandako bi erorikoren ostean.

Lehenengoko erorikoan, sailkapen orokorrerako faboritoetako bat izan da kaltetuena: Jakob Fuglsang (Astana). Danimarkako txirrindulariak odoletan amaitu du etapa, hala ere tropelarekin bat egitea lortu du.

Bigarrenean, Dylan Groenewegen (Jumbo Visma) jauzi da eta bere taldekidea bakarrik utzi du amaierako esprintean, gerora etapako garailea izango zena.

Tourra ez da Bruselasetik mugituko eta bigarren etapa bertan izango da ere. Honako hau, 27,5 km-ko taldekako erlojupekoa izango da.