Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Lider aldaketa

Etapa garaipena eta liderraren elastikoa Alaphilipperentzat

Erredakzioa

Etapa garaipena eta liderraren elastikoa Alaphlipperentzat. Frantziarra ihes eginda iritsi da helmugara eta maillot horiaren jabe egin da.

3:32
Alaphilippe

Julian Alaphilippek (Deceuninck-Quick Step) irabazi du 2019ko Frantziako Tourraren hirugarren etapa, Binche eta Epernay artekoa, eta 215 kilometroko ibilbidea izan duena. Gainera, Alaphilippek liderraren elastiko horia jantzi du.

Mutigny gainera iritsi orduko jo du erasoa Alaphilippek. Atzetik, Mikel Landa, Woods, Luis Leon Sanchez eta Schachmann atera dira, baina ezin izan dute frantziarra harrapatu, eta tropelak irentsi ditu. Julian Alaphilippek 26 segundo atera dizkie tropelean heldu diren Matthewsi eta Stuyvensi. Azken kilometroetan tropela moztu egin da, eta, bost segundo galdu dituzte Geraint Thomas, Nairo Quintana, Mikel Landa, Fuglsang eta Bardet txirrindulariek.

Mike Teunissenek ezin izan dio lidertzari eutsi. Ondorioz, maillot horia galdu du. Alaphilippe da sailkapen nagusiko lehen postuan, 20 segundo ateratzen dizkio bigarren den Wout Van Aerti, eta 25 segundo Steven Kruijwicki.

Tourra irabazteko faboritoen artean, Egan Bernal seigarren postuan da liderrarekiko 40 segundora, Geraint Thomas da zazpigarren 45 segundora, eta zortzigarren postuan da Enric Mas, 46 segundora.