Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

10. etapa

Van Aertek lortu du garaipena, Landak, Fuglsangek eta Pinotek denbora galdu dutelarik

Erredakzioa

Wout van Aert nagusitu da esprintean, Viviani eta Ewan menderatuta. Fuglsangek eta Pinotek 1'40" galdu dute Alaphilippekiko eta Geraint Thomasekiko. Mikel Landak, 2'09" galdu du, erorikoa izan baitu.

4:03
Van Aert

Wout Van Aertek (Jumbo Visma) irabazi du 2019ko Tourraren hamargarren etapa, esprintean Elia Viviani (Deceunick Quick Step) eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) menderatuta. Etapa garaipena lehiatu duen multzoa oso txirrindulari gutxirekin iritsi da helmugara, haizearen eraginez mozketak egon baitira tropelean. Jumbo Visma taldeak, laugarren etapa garaipena erdietsi du aurtengo Tourrean.

Julian Alaphilippek lidertzari eutsi dio, lehen multzoan helmugaratuta. Alaphilippek, 1'12" ateratzen dio sailkapen nagusian Geraint Thomasi (Ineos). Tourra irabazteko faboritoen artean dauden Thibaut Pinotek (Groupama) eta Jakob Fuglsangek (Astana) 1'40" galdu dute lehen multzoarekiko, eta atzerapausoa eman dute.

Erorikoa eta denbora galera Landarentzat

Tropelean haizearen eraginez egon den lehen mozketari tropelaren buruan eusti ostean, Mikel Landak erorikoa izan du etapako azken kilometroetan, eta moztuta geratu da, Fuglsangek eta Pinotek baino denbora gehiago galduz.

Euskal txirrindulariak, bi minutu eta bederatzi segundo (2'09") galdu ditu, Alaphilippe, Thomas eta Bernal txirrindulariekiko.