Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

19. etapa

Txingorrak ezusteko amaiera eman dio Egan Bernal horiz jantzi duen etapari

Agentziak | Erredakzioa

Iseran edizio honetako mendaterik altuenaren aldapetan hasi da favorito nagusien arteko lehia. Hor ez da Thibaut Pinot egon, frantziarrak lasterketa utzi du negarrez eta min hartuta.

18:17
Egan Bernal, Iseran igotzen

Ezusteko txingor ekaitz bat bakarrik izan da Egan Bernal kolonbiarra geldiarazteko gai, Tigneseko helmugara iristeko 22 kilometro falta zirenean. Bernal bakar-bakarrik zihoan lasterketa buruan, Iseraneko maldetan erasoa jo ostean.

22 urteko txirrindulari gazteak Tourreko 19. etapa hankaz gora jarri du bere erasoarekin eta Iseranen gainean 59 segundoko aldea zuen sailkapen nagusiko faboritoekin, eta 2:08 Julian Alaphilippe orduko liderrarekin.

Baina jaitsieran larrialdia sortu da. Txingor ekaitz batek errepidea itxi egin du eta antolatzaileek etapa amaitutzat ematea erabaki dute. Ondorioz, Bernalek ezin izan du etapa irabazi, baina bai Alaphilipperi liderraren postua kentzea

Pinotek lasterketa utzi du

Lehen kilometroetan, berriz, Thibaut Pinot izan da protagonista nagusia. Aurretik 34 txirrindulariko talde bat zihoan eta frantziarrak lasterketa utzi behar izan du ezkerreko belaunean mina zuelako. Pinot bosgarren zen sailkapen nagusian.

Larunbatean, Alpeetako azkena

Larunbatean 20. Etapa jokatuko dute, Alpeetako azkena, Albertville eta Val Thorens artean, 130 kilometroko ibilbidearekin. Hortxe erabakiko da aurtengo podiuma. Hiru mendate igo beharko dituzte, azkena maila berezikoa, 33 kilometroko igoerarekin.