Frantziako Tourra
Uztailaren 2-24
Euskaltel-Euskadik ia zehaztuta dauka Tourrerako taldea
Erredakzioa
Samuel Sanchez, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka eta Ruben Perez txirrindulariak mugiezinak dira Igor Gonzalez de Galdeano kirol-zuzendariaren zerrendan.
Euskaltel-Euskadik ia erabakita dauka Frantziako Tourrera (uztailaren 2tik 24ra bitartean) eramango duen taldea. Igor Gonzalez de Galdeano kirol-zuzendariaren zerrendan bost txirrindulari mugiezinak dira: Samuel Sanchez, liderra, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka eta Ruben Perez.
Gainontzeko lau tokirentzako sei lagun daude: Ivan Velasco, Alan Perez, Pablo Urtasun, Koldo Fernandez de Larrea, Jonathan Castroviejo eta Gorka Izagirre.
2010. urtean laugarren bukatu zuen Samuel Sanchezek sailkapen nagusian.