Frantziako Tourra
14. etapa
Frantziako Tourra: Vanendert eta Samu, Pirinioetako protagonistak
Erredakzioa
Luz Ardidenen amaitutako etapako protagonistak gaur ere aurreneko bi postuetan sailkatu dira, baina gaurkoan belgikarrak irabazi du Samuel Sanchezen aurretik. Voecklerrek, bikain, lider jarraitzen du.
Jelle Vanendert belgikarrak irabazi du Frantziako Tourraren 14. etapa. Luz Ardidenen Samuel Sanchez Lottokoa garaitu zuen eta gaurko etapan Euskaltel taldekoa izan da garaitua, hain zuzen ere.
Schleck anaiak saiatu dira zenbait erasorekin azken mendatean, baina ez dute faboritoen artean diferentziak sortzeko gaitasunik erakutsi. Voecklerrek maisuki eutsi dio liderraren elastiko horiari.
Euskaltelek oso etapa ona egin du. Eguneko ihesaldian Ruben Perez eta Gorka Izagirre sartu ditu, baina Samuelen errematea falta izan zaio.
Etapako sailkapena:
.1. Jelle Vanendert (BEL/Lotto) 5h 13.25
.2. Samuel Sánchez (ESP/Euskaltel) + 21
.3. Andy Schleck (LUX/Leopard) 46
.4. Cadel Evans (AUS/BMC) 48
.5. Rigoberto Urban (COL/SKY) 48
.6. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) 48
.7. Thomas Voeckler (FRA/Europcar) 48
.8. Frank Schleck (LUX/Leoprad) 48
.9. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R) 48
10. Pierre Rolland (FRA/Europcar) 48
11. Ivan Basso (ITA/Liquigas) 48
Sailkapen nagusia:
.1. Thomas Voeckler (FRA/Europcar) 61h0410
.2. Frank Schleck (LUX/Leopard) + 1:49
.3. Cadel Evans (AUS/BMC) + 2:06
.4. Andy Schleck (LUX/Leopard) + 2:15
.5. Ivan Basso (ITA/Liquigas) + 3:16
.6. Samuel Sánchez (ESP/Euskatel) + 3:44
.7. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) + 4:00
.8. Damiano Cunego (ITA/Lampre) + 4:01
.9. Tom Danielson (USA/Garmin) + 5:46
10. Kevin de Weert (BEL/Quick Step) + 6:18