Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Koronabirusagatik

Frantziako Tourra, ateak itxita?

eitb.eus

Frantziako ministroak, nahiz eta oraindik asko falta, zale gabeko Tourra jokatu daitekeela esan du.

  • 2019ko Tourreko irudia

    2019ko Tourreko irudia

Roxana Maracineanuk, Frantziako kiroletako ministroak, koronabirusak eragina izan dezakeela 2020ko Frantziako Tourrean iragarri zuen.

'ASO antolatzaileekin hitz egiten ari gara eta ez da baztertzen Tourra ateak itxita jokatzea, baina oraindik goiz da behin betiko erabaki bat hartzeko. Kontuan izan behar dugu Tourrean ez dagoela sarreren salmentengatik diru sarrerarik eta bai telebisten eskubideengatik', adierazi zuen ministroak.

Gainera, bizi dugun garaia kontuan izanda etxean geratzea bultzatu behar dela esan du eta horregatik begionez ikusten du ateak itxita jokatzea Tourra eta telebistaz jarraitzearen ideia.