Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

8. ETAPA

Petersek lortu du garaipena, ihesaldia baliatuta; Yatesek lider jarraitzen du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Faboritoen artean, Pogacarrek 40 segundoko aldea lortu du Pyeresourdeko igoeran erasoa jota.

  • Nans Peters

    Nans Peters. Argazkia: EFE

Nans Peters frantziarra nagusitu da larunbat honetan Loudenviellen, Frantziako Tourreko zortzigarren etapan, Pirinioetako lehena. AG2R taldeko kidea etapa hasieran sortu den eta amaierara arte iritsi den 13 txirrindulariz osatutako ihesaldian izan da, eta bera izan da nagusi bertan. Sailkapen nagusiari dagokionez, Adam Yates (Mitchelton) britainiarrak lidergoari eutsi dio, nahiz eta Peyresourdeko maldetan estu ibili den gainerako faboritoen erasoaldiei eusteko. Alabaina, azkenerako, guztiak batera sartu dira helmugan, eta bertan egon da Mikel Landa arabarra ere.

Denbora berreskuratu duen bakarra Tadej Pogacar esloveniarra izan da, 40 segundo kendu baitizkie beste faboritoei, bezperan 1:21 galdu ostean (Mikel Landak pairatu zuen eten bera). Hartara, Emirates taldeko gaztea bederatzigarren postuan kokatu da sailkapenean, 48 segundora.

Horrenbestez, Yatesek 3 segundoko errenta du Primoz Roglic esloveniarrarekiko. Hirugarren Guillaume Martin frantziarra da, 9 segundora, Romain Bardet herrikidearen aurretik.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan lau kolonbiar daude, guztiak liderrarengandik 13 segundora: Egan Bernal, Nairo Quintana, Miguel Angel Lopez eta Rigoberto Uran.

Eguneko kalteturik handiena Thibaut Pinot frantziarra izan da, Parisen garaipena lortzeko hautagaietako bat zena inolako aukerarik gabe geratu da.

Igande honetan bederatzigarren etapa jokatuko dute, Pirinioetako bigarrena, Paue eta Laruns artean (153 kilometro). Txirrindulariek La Hourcère eta Soudet mendateak igo beharko dituzte Col de Marie Blanque mendiaren gailurrera daramaten aldapa gogorrei aurre egin aurretik. Astelehenean iritsiko da lehen atseden eguna.