Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

20. etapa

Pogacarrek etapa eta lidergoa eskuratu ditu; Landak laugarren postura egin du jauzi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Emirateseko esloveniarrak izugarrizko erakustaldia eman du erlojupekoa irabazteko, eta Frantziako Tourraren balizko irabazlea da.

1:25
Tadej Pogacar podiumean

Tadej Pogacar esloveniarrak (21 urte) hegan egin du Frantziako Tourreko erlojupekoan (La Planche des Belles Filles, 36 km), eta Primoz Roglic herrikidearekin zuen 57 segundoko desabantailari buelta eman dio. Hartara, bere lehen Tourra irabazteko zorian dago

Izan ere, Emirates taldeko txirrindulariak bereganatu du etapa erakustaldi aparta eman eta gero, bigarren izan den Tom Dumoulin herbeheretarraren aurretik.

Podiumeko hirugarrena Richie Porte australiarra izango da, Miguel Angel Lopez kolonbiarrak oso saio kaskarra egin baitu erlojuaren aurka, eta seigarren postura jaitsi baita.

Bere aldetik, Mikel Landa arabarrak sailkapen nagusiko laugarren tokian bukatuko du, 2017an lortu zuen posturik onena errepikatuz. Izan ere, Murgiakoak eutsi egin dio asko hurbildu zaion eta Enric Masi, eta, aldi berean, Miguel Angel Lopez gainditu du.

Esan bezala, etapako ezusteko nagusia Pogacarrek eman du, berebiziko jarduna gauzatu baitu aurreikuspen guztiei aurre egin eta jardunaldiko garaipena eskuratu eta  sailkapen nagusia iraultzeko.

Erlojupekoa aurtengo Tourrean eskuratu duen bere hirugarren garaipena izan da eta, hori gutxi balitz bezala, esloveniar gazteak, iaz Espainiako Vueltako podiumera igo zenak, gazte onenaren eta mendiko erregearen elastikoak jantziko ditu ere.