Publizitatea
Itxi

2021/07/03

18:01

Frantziako Tourra 2021

Frantziako Tourra (8.etapa)

Tadej Pogacarrek kolpea eman du Alpeetan, eta Ion Izagirrek bigarren egin du

L. E. A. | EITB MEDIA

Esloveniarrak erakustaldia eman du Alpeetako lehenengo jardunaldian eta lider jarri da sailkapen nagusian. Pello Bilbao hamargarren da. Etapa garaipena Dylan Teunsek lortu du.

0:00
Tadej Pogacar, Frantziako Tourreko lider berria
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dylan Teuns belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko 8. etapa, Alpeetako lehena, Tadej Pogacarrek erakustaldia eman duen egunean. Esloveniarra sailkapeneko lider jarri da, Le Grand Bornanden amaitutako etapan.

Teunsek La Planche des Belles Fillesen irabazi zuen 2019ko Tourrean, eta gaur eguneko ihesaldian izan da. Bera izan da Pogacarrek harrapatu ez duen bakarrenetarikoa. Esloveniarrak erasoa jo du helmugarako 33 kilometrora, oraindik bi mendate igotzeko izan dituztenean, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu, euripean.

Ion Izagirre bigarren sartu da helmugan. Pello Bilbaok gora egin du sailkapen nagusian eta orain hamargarren da, liderrarengandik 6:41era.

8. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - TEUNS Dylan Bahrain - Victorious 3:54:41

2 - IZAGIRRE Ion Astana - Premier Tech +0:44

3 - WOODS Michael Israel Start-Up Nation +0:47

4 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates +0:49

5 - POELS Wout Bahrain - Victorious +2:33

6 - YATES Simon Team BikeExchange +2:43

7 - PARET-PEINTRE Aurélien AG2R Citroën Team +3:03

8 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +3:03

9 - CATTANEO Mattia Deceuninck - Quick Step +4:07

10 - VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma +4:09

SAILKAPEN NAGUSIA, 8. ETAPAREN OSTEAN

1 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 29:38:25

2 - VAN AERT Wout Team Jumbo-Visma +1:48

3 - LUTSENKO Alexey Astana - Premier Tech +4:38

4 - URÁN Rigoberto EF Education - Nippo +4:46

5 - VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma +5:00

6 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +5:01

7 - KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +5:13

8 - MAS Enric Movistar Team +5:15

9 - GAUDU David Groupama - FDJ +5:52

10 - BILBAO Pello Bahrain - Victorious +6:41

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;