Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

16. etapa

Konradek irabazi du Tourreko 16. etapa ihesaldi luzeari amaiera bikaina emanda

A. B. E. | EITB Media

Patrick Konradek erakustaldia eman eta etapa garaipena lortu du. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan.

4:18
Patrick Konrad

Patrick Konradek (BORA-hansgrohe) irabazi du Frantziako Tourreko 16. etapa, astearte honetan Pas de la Case eta Saint-Gaudens (169 km) artean egin dena. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusian eta Tadej Pogacarrek ( (UAE Emirates) jarraitzen du lehen postuan.

Konrad Austriako txapelduna izan da onena ihesaldikoen artetik. Asko kosta da eguneko ihesaldia osatzea, baina Konrad, Bekelants (Intermarche - Wanty - Gobert Matériaux) eta Doubey (TotalEnergies) izan dira aurrera egin duten lehenak. Atzetik, taldetxo bat osatu da, eta bertan egon da Alex Aranburu (Astana-Premier Tech). Talde horretan egon dira Colbrelli, Matthews eta Gaudu (Groupama-FDJ) txirrindulariak, besteak beste. Sonny Colbrelli (Bahrain-Victorious) izan da bigarren eta Micahel Mathews (BikeExchange) hirugarren. Alex Aranburuk seigarren postuan amaitu du etapa.

Tropela lasai ibili da, irabazlearekiko hamar minututik gorako atzerapenarekin. Hala ere, azken txanpan mugimenduak egon dira, nahiz ea faborito guztiak bat eginda iritsi diren. Ondorioz, ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan. Tadej Pogacar da liderra, bigarren da Rigoberto Uran (EF Education- Nippo) 5'18"ra eta hirugarren postuan aurkitzen da Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) 5'32"ra.

16. etapako sailkapena:

1 - KONRAD Patrick (BORA) 4:01:59

2 - COLBRELLI Sonny (Bahrain) +42"

3 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) +42"

4 - PÉRICHON Pierre-Luc (Cofidis) +42"

5 - BONNAMOUR Franck (B&B Hotels) +42"

6- ARANBURU Alex (Astana) +42"

7 - SKUJINŠ Toms (Trek) +45"

8 - BAKELANTS Jan (Intermarche) +45"

9 - GAUDU David (Groupama) +47"

10 - ROTA Lorenzo (Intermarche) +1'03"

Sailkapen nagusia:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 62:07:18

2 - URÁN Rigoberto (EF Education) +5:18

3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +5:32

4 - CARAPAZ Richard (INEOS) +5:33

5 - O'CONNOR Ben (AG2R) +5:58

6 - KELDERMAN Wilco (BORA) +6:16

7 - LUTSENKO Alexey (Astana) +7:01

8 - MAS Enric (Movistar) +7:11

9 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +7:58

10 - BILBAO Pello (Bahrain) +10:59