Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAILAK 15, OSTIRALA

2022ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila eta ibilbidea: Le Bourg d'Oisans – Saint-Étienne (192,6 km)

EITB MEDIA

Erdi mailako hiru mendateko etapa izango da, eta egun garrantzitsua izan daiteke aurrerapauso bat eman nahi duten taldeentzat; esprinterrek ere euren aukerak joka ditzakete.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Mendi garaiak atzean utzita, Frantziako Tourra eremu lauagoetan sartuko da egun batzuetan; dena den, ez dira erabat lauak izango. Hala gertatuko da uztailaren 15ean, ostiralean, jokatuko den 13. etaparekin; izan ere, erdi mailako hiru mendatez osaturiko ibilbidea izango dute zain txirrindulariek.
Etapa Le Bourg d'Oisansen hasi eta Saint Étiennen amaituko da 192,6 kilometro egin ondoren, eta idean hirugarren mailako bi mendate eta bigarren mailako beste bat aurkituko dituzte. Mendate horietako azkena, Saint-Romain-en-Gal (3. mailakoa), helmugara iristeko 40 kilometro ingurura egongo da kokatuta.
Hortaz, jardunaldi garrantzitsua izan daiteke aurrerapausoa eman nahi duten taldeentzat, eta baita esprinterrentzat ere, nahiz eta ihesaldi saiakera bat baino gehiago egongo den seguruena etapaen garaipenaren bila.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:35etik egongo da etapa ikusteko aukera. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, telebistako seinalea ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 12. etaparen profila | Ikusi 14. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 13. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 13. etapa (uztailak 15)

Ibilbidea: Le Bourg D'Oisans – Saint-Étienne

Distantzia: 192,6 km

Hasiera-ordua: 13:20.

Amaiera-ordua: 17:26 (47 km/h) | 17:37 (45 km/h) | 17:49 (43 km/h).

Mendiko saria:  Côte de Brié (3. mailakoa), 30,4. kilometroan; Col de Parménie (2. mailakoa), 792. kilometroan; Côte de Saint-Romain-en-Gal (3. mailakoa), 148,6. kilometroan.