Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAILAK 16, LARUNBATA

2022ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila eta ibilbidea: Saint-Étienne – Mende (195,2 km)

EITB MEDIA

Taldeen egoera fisikoa proban jartzeko balioko duen etapa izango da. Ez da gorabehera handiko etapa, baina asteko nekeak eragina izango du parte-hartzaileengan.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Larunbatean, uztailaren 16an, Frantziako Tourreko beste etapa luzeenetako bat izango dute aurrean txirrindulariek, taldeen egoera fisikoa proban jartzeko balioko duena. Ez da gorabehera handiko etapa, baina aldapa gora eta behera ibiliko dira egun osoan; hartara, asteko nekeak eragina izango du parte-hartzaileengan.

Bost mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek, bigarren mailako bat eta hirugarren mailako lau. Saint-Étiennetik irtengo dira eta 195,2 kilometro egingo dituzte Mendera iritsi arte.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en 13:45etik aurrera izango da etapa ikusteko aukera. ETB4k 14:15etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 13. etaparen profila | Ikusi 15. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 14. etapa (uztailak 16)

Ibilbidea: Saint-Étienne - Mende

Distantzia: 192,5 km

Hasiera-ordua: 12:30.

Amaiera-ordua: 17:05 (42 km/h) | 17:19 (40 km/h) | 17:34 (38 km/h).

Mendiko saria: Côte de Saint-Just-Malmont (3. mailakoa), 14,2. kilometroan; Côte de Châtaignier (3. mailakoa), 39,1. kilometroan; Côte de Grandrieu (3. mailakoa), 135,3. kilometroan; Côte de la Fage (3. mailakoa), 162,1. kilometroa; Côte de la Croix Neuve Montée Jalabert (2. mailakoa), 191. kilometroan.