Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Cofidisen zortzikoa

Ion Izagirre, Tourrera etapa garaipen bat lortzeko helburuarekin

EITB Media

Coquard, Geschke, Ion Izagirre, Victor Lafay, G. Martin, Perez, Thomas eta Walscheid txirrindulariek osatuko dute Cofidis taldearen zortzikoa 2022ko Frantziako Tourrean.

  • Ion Izagirre

    Ion Izagirre, 2022ko Itzulian lortu zuen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Ion Izagirre 2022ko Frantziako Tourrean egongo da, eta etapa garaipen bat lortzea izango du helburu. Cofidis taldeak aukeratu dituen zortzi txirrindularien artean dago Ormaiztegikoa.

Bederatzigarrenez hartuko du parte Frantziako Tourrean Ion Izagirrek. Etapa garaipenagatik borroka egingo du, eta 2016ko Tourrean lortu zuen garaipena errepikatzen saiatuko da.

Cofidisek protagonismoa izan nahi du Tourrean, eta, horretarako zortzi txirrindulari hauek aukeratu ditu: Bryan Coquard, Simon Geschke, Ion Izagirre, Victor Lafay, Guillaume Martin, Anthony Perez, Benjamin Thomas eta Max Walscheid.