Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

HORIZ

Seinale berriak Bizkaiko mendateetan Frantziako Tourrari begira

EITB MEDIA

Horiz egindako diseinu berezia eta Frantziako lasterketaren logoa dute.

  • Seinale berriak Bizkaiko mendateetan. Argazkia: Bizkaiko Aldundia

    Seinale berriak Bizkaiko mendateetan. Argazkia: Bizkaiko Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak txirrindularientzako 340 informazio-seinale instalatuko ditu datozen asteetan, Bizkaiko lurralde osoan zehar sakabanatuta dauden 47 mendateetan. Seinalerik gehienak gorriak izango dira, sei izan ezik. Horiek horiz egindako diseinu berezia eta Frantziako Tourreko logoa izango dute; izan ere, lasterketa horrek Bizkaian barrena egingo duen ibilbidean (Grand Départ Pays Basque 2023) igaroko dituen sei mendateetan jarriko direnak izango dira.

Aipatu sei seinale horiek honako toki hauetan egongo dira kokatuta:

1. etapa: Bilbo–Bilbo: Laukizetik Unbera, Bakiotik San Pelaiora, Morgatik Aretxabalganera eta Urgoititik Gangurenera.

3. etapa: Zornotza – Baiona: Berrizetik Trabakuara doan igoeran eta Markina-Xemeindik Merelludira.

Seinaleak portuaren hasieran eta gailurrean egongo dira, eta igoeraren datu nagusien berri emango dute: luzera, kota gorenak duen altitudea, desnibela, batez besteko malda eta gehieneko malda.

Gainera, igoera bakoitzaren hasieran eta amaieran dauden seinale horiek mugarri kilometrikoekin osatuko dira, gailurreraino geratzen den distantzia eta dagokion kilometroaren batez besteko malda adieraziko dituztenak.