Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

2012ko Frantziako Tourra

Euskalteleko txirrindulariak, 'aurrerapausoa emateko prest'

Erredakzioa

Egoi Martinez, Ruben Perez, Pablo Urtasun, Gorka Izagirre eta Jorge Azanza txirrindulariek, eskutitza idatzi dute Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen webgunean.

  • Euskaltelek Frantziako Tourrera eraman zuen taldea. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadi taldeak lau txirrindulari (Samuel Sanchez, Mikel Astarloza, Gorka Verdugo eta Amets Txurruka) gutxiago ditu taldean, Frantziako Tourreko lehen astea igarota. Golpe latzak jasan dituzte aste honetan Euskalteleko txirrindulariek eta Tourrean jarraitzen duten Egoi Martinezek, Ruben Perezek, Pablo Urtasunek, Gorka Izagirrek eta Jorge Azanzak eskutitz bat idatzi dute Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen webgunean.

Euskalteleko txirrindularien eskutitza:

Gau batzuk daramatzagu lorik egin gabe. Mikelek, Ametsek, Samuelek eta Gorkak Tourra utzi behar izan dute, eta hau kolpe latza izan da guretzat. Ez da erraza gertatu zaiguna barneratzea. Tourra prestatzeak denbora asko darama, eta esfortsu handia egin beharra dago bertaraino iristeko, eta hau guztia pasata, horrenbesteko zorte txarra izateak galduta uzten zaitu.

Kolpea latza izan den arren, indarrak aterako ditugu, eta Euskalteleko elastikoa janzten dugun etapa bakoitzean harro sentituko gara. Maillot hau eramateak erantzunkizun bat duela, eta ohore bat dela erakutsiko dugu etapa bakoitzean. Munduko lasterketa onenan gaude, eta badakigu egiten dugun guztiak oihartzun handia duela. Aurrepausoa emateko garaia da.

Cotobelloko edo Bilbon bizitako egunak etortzen zaizkigu burura. Egun handiak izan ziren, eta elastiko hau defendatzearren semtitzen genuena adierazi genuen. Ezin diziegu garaipenik lortuko dugunik bermatu, baina daukagun guztia emango dugula ziurtatu dezakegu. Gure esfortsuarekin identifikatuta sentitzea espero dugu. Guretzat, hori izango litzateke saririk handiena.

Badakigu etxean edo errepide bazterrean egongo zaretela gurekin batera pedalei reagiten. Beti zuon baesa izan dugula ere badakigu. Bost taldekide besterik ez gaude orain, eta zuon babesa behar dugu inoiz baino gehiago. ‘Radiovueltan’ Euskalteleko txirrindulari bat ihesaldian sartu dela entzungo dugu berriro. Etapa garaipen bat eskuratzen saiatuko gara, guztioi eskaintzeko, eta Ametsi, Samueli, Mikeli eta Gortari besarkada berezi bat bidaltzeko. Etxean bicicleta gainean baino gehiago sufrituko duzuelako. Faltan botatzen zaituztegulako.

Eskerrik asko,

Egoi, Pablo, Gorka, Ruben eta Jorge