Frantziako Tourra
14. etapa
Errepidera jaurtitako iltze batzuek 30 zulatze inguru sortu dituzte
Erredakzioa
Mur de Peguere mendateko azkenengo aldapan txirrindulariek hainbat zulatze izan dituzte, ustez ikusle batek errepidera iltzeak jaurti dituelako.
Cadel Evans australiarrak hiru gurpil aldatu behar izan ditu, eta tropeletik atzeratu egin da. Hala ere, Bradley Wiggins Tourreko liderrak Evansen zain gelditzeko tropeleko erritmoa moteltzea erabaki du.
"Ekintza gogaikarria eta inozoa da", adierazi du Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendariak. Jean François Pescheux zuzendariordeak, honelako egoerak ezin daitzekela kontrolatu esan du, batutako iltzeak erakutsita.
John Lelangue BMC taldeko zuzendariak hitz gogorragoak jaurti ditu, iltzeak bota dituen pertsona "gaizkilea""dela azaldu baitu. Izan ere, Lelangek Mur de Peguereko jaitsieran ezbeharra gertatu zitekeela esan du.