Espainiako Vuelta
Taldekako erlojupekoa
Astanak etapa, eta Brajkovicek lidergoa
Erredakzioa
Vincenzo Nibali italiarraren taldeak irabazi du taldekako erlojupekoa Galiziako errepideetan, eta Janez Brajkovicek elastiko gorria jantzi du.
-
Astana taldea, helmugan. Argazkia: EFE
Janez Brajkovic esloveniarra da 2013ko Espainiako Itzuliko aurreneko liderra, Astana taldeak taldekako erlojupekoa (Vilanova-Sanxenxo) irabazi ondoren.
Vincenzo Nibali italiarraren Astana taldeak 29:59ko denbora behar izan du Pontevedrako erlojupekoko 27,4 kilometroak egiteko. Radioshack bigarrena izan da, 10 segundora, eta Omega Pharma hirugarrena 16 segundora.
Joaquim 'Purito' Rodríguez kaltetuen irten den lider nagusia izan da, Katiusha taldeak ordenik gabeko erlojupekoa egin baitu. Alejandro Valverdek (Movistar) 30 segundo atera dizkio katalanari, eta Vincenzo Nibalik 59 segundo.
Bihar, igandea, Espainiako Vueltako bigarren etapa jokatuko da Pontevedratik Baionara (176 kilometro). Helmuga Monte da Groban izango da, eta txirrindulariek, garaipena eskuratzeko, gogor borokatu beharko dute azkenengo kilometroetan.
- Etapako sailkapena:
.1. Astana 29:59
.2. Radioshack + 10
.3. Omega + 16
.4. Sky + 22
.5. Movistar + 29
.6. Saxo Bank + 32
.7. Netapp + 35
.8. BMC + 36
.9. Orica + 45
10. Belkin + 49
11. Lampre + 56
12. Katusha + 59
13. Lotto + 1:14
14. Euskaltel + 1:14
15. Vacansoleil + 1:18
16. FDJ.fr + 1:25
17. Cannondale + 1:26
18. Caja Rural + 1:38
19. Garmin + 1:41
20. AG2R + 1:41
21. Argos + 1:53
22. Cofidis + 1:55
- Sailkapen nagusia:
.1. Janez Brajkovic (SLO-Astana) 29:59
.2. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) d.b.
.3. Paolo Tiralongo (ITA-Astana) d.b.
.4. Jakob Fuglsang (DIN-Astana) d.b.
.5. Andriy Grivko (UCR-Astana) d.b.
.6. Tanel Kangert (EST-Astana) d.b.
.7. Fabian Cancellara (SUI-RadioShack) + 10
.8. Haimar Zubeldia (EUS-RadioShack) + 10
.9. Markel Irizar (EUS-RadioShack) + 10
10. Robert Kiserlovski (CRO-RadioShack) + 19