Espainiako Vuelta
41 urterekin
Hornerrek hirugarren etapa irabazi eta liderraren elastikoa jantzi du
Erredakzioa
RadioShackeko txirrindularia ihes eginda iritsi da helmugara. Sei segundoko aldea atera die bigarren izan den Alejandro Valverderi eta hirugarren postuan iritsi den Purito Rodriguezi.
-
Chris Horner etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Christopher Horner (RadioShack) estatubatuarrak irabazi du Vueltako hirugarren etapa, eta lidergoa eskuratu du. Vigo eta Vilagarcia de Arousa arteko etapak 184,4 kilometroko ibilbidea izan du, eta Hornerrek lau ordu, hogeita hamar minutu eta hamazortzi segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko.
Hornerrek 41 urte ditu, eta ihes eginda iritsi da. Alejandro Valverde (Movistar) izan da bigarren irabazlearekiko sei segundora, eta Joaquim Rodriguez (Katusha) hirugarren. Haimar Zubeldia zortzigarren izan da etapan, eta laugarren postuan dago sailkapen nagusian.
Hirugarren etapako sailkapena:
1 Christopher HORNER (RLT) 4:30:18
2 Alejandro VALVERDE BELMONTE (MOV) + 3
3 Joaquim RODRIGUEZ OLIVER (KAT) + 3
4 Rigoberto URAN URAN (SKY) + 3
5 Daniel MARTIN IRL (GRS) + 3
6 Bauke MOLLEMA (BEL) + 3
7 Michele SCARPONI (LAM) + 3
8 Haimar ZUBELDIA AGIRRE (RLT) + 6
9 Nicolas ROCHE (TST) + 6
10 Ivan BASSO (CAN) + 6
11 Vincenzo NIBALI (AST) + 6
12 Rafal MAJKA (TST) + 6
Sailkapen orokorra:
1 Christopher HORNER (RLT) 9:37:40
2 Vincenzo NIBALI (AST) + 8
3 Nicolas ROCHE (TST) + 14
4 Haimar ZUBELDIA AGIRRE (RLT) + 16
5 Robert KISERLOVSKI (RLT) + 23
6 Alejandro VALVERDE BELMONTE (MOV) + 24
7 Rigoberto URAN URAN (SKY) + 25
8 Rafal MAJKA (TST) + 38
9 Roman KREUZIGER (TST) + 45
10 Leopold KONIG (TNE) + 45