Itxi

Espainiako Vuelta

Bosgarren etapa

Matthewsek etapa garaipena lortu eta Nibalik lidergoa mantendu du

Erredakzioa

Tropela bat eginda iritsi da azken metroetara, eta australiarra izan da indartsuena esprintean. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez dago aldaketarik.

  • Michael Matthews. Argazkia: EFE

    Michael Matthews bosgarren etapan lortu duen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Michael Matthews (Orica GreenEdge) australiarrak irabazi du Vueltako bosgarren etapa. Sober eta Sanabriako Lakuaren artean egin den etapak 174,3 kilometroko ibilbidea izan du, eta Vincenzo Nibalik (Astana) ez du arazorik izan lidergoari eusteko.

Azken kilometroan Pablo Urtasunek (Euskaltel) eta Philippe Gilbertek erasoa jo dute, baina tropela indartsuegi joan da, eta Matthews izan da garaile. Ariel Richeze (Lampre-Merida) izan da bigarren, eta Gianni Meersman (Omega-Pharma) hirugarren.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Nicolas Roche da mendiko sailkapeneko liderra, eta Dani Moreno da puntuen sailkapeneko elástico berdearen jabea.

5. etapako sailkapena:

.1. Michael Matthews (AUS/Orica-GreenEdge)               4.28:22

.2. Maximiliano Ariel Richeze (ARG/Lampre-Merida)            d.b.

.3. Gianni Meersman (BEL/Omega Pharma-Quick Step)            d.b.

.4. Niklas Arndt (ALE/Argos-Shimano)                         d.b.

.5. Tyler Farrar (USA) Garmin-Sharp)                         d.b.

.6. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky Procycling)                d.b.

.7. Anthony Roux (FRA/FDJ)                                   d.b.

.8. Greg Henderson (NZL/Lotto Belisol)                       d.b.

.9. Daniele Ratto (ITA/Cannondale Pro Cycling)               d.b.

10. Grega Bole (SLO/Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team)        d.b.

Sailkapen orokorra:

.1. Vincenzo Nibali (ITA/Astana)                        18.43:52

.2. Christopher Horner (USA/RadioShack)                 +      03

.3. Nicolas Roche (IRL/Saxo Tinkoff)                    +      08

.4. Haimar Zubeldia (EUS/RadioShack)                    +      16

.5. Alejandro Valverde (ESP/Movistar)                   +      21

.6. Robert Kiserlovski (CRO/RadioShack)                 +      26

.7. Rigoberto Uran Uran (COL/Sky)                       +      28

.8. Daniel Moreno (ESP/Katusha)                         +      31

.9. Rafal Majka (POL/Saxo Tinkoff)                      +      38

10 Roman Kreuziger (CZE/Saxo Tinkoff)                  +      42