Espainiako Vuelta
Helmugan egindako adierazpenak
'Guztiek 41 urteko txirrindulari baten garaipenaz gozatzea nahi dut'
Erredakzioa
Chris Hornerrentzat, "Nibaliren, Valverderen eta Joaquim Rodriguezen mailako txirrindulariak gainditzea sinestezina iruditzen zait, guztiek palmares izugarria dutelako".
-
Horner estatubatuarra leher eginda iritsi da Angliruko helmugara. Efe.
Chris Horner (Radioshack) 2013ko Espainiako Itzuliko liderrak esan du "mundu guztiak" bere garaipenaz "gozatzea" espero duela, izan ere, "ia 42 urte dituen txirrindulari batek lasterketa handi bat berriro irabaztea ia ezinezkoa da".
Estatubatuarrak adierazi duenez, "Nibaliren, Valverderen eta Joaquim Rodriguezen mailako txirrindulariak gainditzea sinestezina iruditzen zait, guztiek palmares izugarria dutelako".
Hornerrek "oso argi dauka" balentria handia egin duela. "Ez dut denborarik behar egindakoaz konturatzeko. Adinak eta esperientziak honaino iritsi arte egindako lana, ahalegina eta jarritako pasioa gogoan edukitzea errazten dute. Denbora neraman horrelako gauza bat lortzeko lanean eta orain egindakoaz disfrutatu egin nahi dut", azaldu du.