Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Mendiko maillota

Fraile, mendiko erregea: 'Etapa ehiztaria izaten jarraitu nahi dut'

Agentziak | Erredakzioa

Dimension Datako txirrindularia bigarren urtez jarraian izan da Espainiako Vueltaren mendian onena. 2017an pauso bat aurrera eman nahi du.

  • Omar Fraile, bigarrenez mendiko errege / EFE.

    Omar Fraile, bigarrenez mendiko errege / EFE.

Omar Fraile, Espainiako Vueltaren mendiko maillotaren irabazlea bigarren urtez jarraian, "etapa ehiztaria" izaten jarraitu nahi du, mendateetan egindako lana oso ona izan arren.

"Naizen txirrindularia izaten jarraitu nahi dut, etapa ehiztari bat, eta ea handi bat ehiztatzen dudan", esan du. Puntu urdinen maillota "oso borrokatua" izan da.

2015ean Caja Rural-Seguros RGArekin irabazi zuen mendiko sailkapena, eta berriz egin du Dimension Data taldean: "Lehenengo aldia berezia da aurrenekoa delako, eta hau berezia da oso borrokatua izan delako".

Santurtzikoak "ihesaldietan" espezialista izan nahi du etapa garaipenak bilatzeko, baina astebeteko itzulietako sailkapen nagusiak lehiatzeko aukera ere zabalik uzten du. Aurten "indartsuago, askoz hobeto" ikusi du bere burua, eta 2017an "pausu bat aurrera emateko prest" dago.

dago.