Itxi

Espainiako Vuelta

Espainiako Vuelta

O'Gradyk ezeztatu egin du Andy Schlecekin goizaldera arte egon izana

Erredakzioa

Australiarrak esandakoaren arabera 22:00etan atera ziren hoteletik eta taberna baten egon ziren bi garardo hartzen.

Stuart O''Grady txirrindulari australiarrak adierazi du ez zela goizaldera arte festan ibili eta bere taldekidea den Andy Schleck ere ez zela festan aritu Espainiako Itzulian zehar. Saxo Bank taldeak bi txirrindulari hauek egotzi zituen barne kodea ez errespetatzeagatik.

"Hoteletik 22:00etan atera ginen eta taberna baten geratu ginen bi gagardo hartzen. Hori da guztia", esan zuen O''Gradyk.

Europako komunikabide ezberdinek Andy Schleck eta Stuart O''Grady goizaldera arte festan eta edaten ibili zirela publikatu zuten. Honen inguruan honakoa adierazi zuen australiarrak: "Publikatu dutena ez da egia. Vueltako taldetik egotzi izana zigor handiegia da".

"Honen ondorioz Saxo Bankekin burutzen dudan azken lasterketa izan da. Beste era batera bukatu nahi nuen Bjarne Riisen agindupean. Daukadan guztia eman dut azken denboraldietan", gaineratu zuen O’Gradyk. Stuart O’Grady Schleck anaien priektu berrian sar daiteke.