Itxi

Espainiako Vuelta 2023

3. etapa

Vincenzo Nibali, garaile Andorran

eitb.eus

Chris Froome, hirugarrena gaur, da lider berria. Mikel Nieveren lana oso garrantzitsua izan da britainiarra lidergoa eskuratu ahal izateko

  • Vincenzo Nibali

Vincenzo Nibali (Bahrain) txirrindularia izan da garailea Espainiako Vueltako 3. etapan. Prades eta Andorra La Vella artean 158 kilometro burutu dituzte txirrindulariek jardunaldi oso gogorrean, batez ere SKY taldeak azken kilometroetan ezarri duen erritmoagatik, tartean Mikel Nieve.

Eguneko ihesaldia zortzi txirrindularik osotu dute, baina ez dute euren erronka burutu. Faboritoen eguna zen gaurkoa eta azkenean helmugara talde txiki bat heldu da.

Bertan Nibali italiarra azkarrena izan da; David de la Cruzek (Quick Step) bigarren egin du eta Chris Froomek (Sky) hirugarren. Britainiarrak maldan gora erasoa jo du ere, baina faboritoen tropelak ez dio ihes egiten utzi eta harrapatu sdu azken kilometroan. Hala ere, Sky taldeko gizona da lider berria Dela Cruzen eta Rocheren aurretik.

Alberto Contadorrek (Trek) denbora asko galdu du mendiko lehen jardunaldian.

4. etapa Escaldes Engordany eta Tarragona artean jokatuko da (198,2 kilometro), gizon azkarrentzat egun aproposa.

t="utf-8">