Itxi

Espainiako Vuelta 2023

7. etapa

Mohoricek garaipena lortu du Cuencan

Erredakzioa

Txirrindulari esloveniarrak irabazi du zazpigarren etapa, onena izan baita 14 txirrindularik osatutako ihesladian. Froomek lidergoari eutsi dio.

  • Matej Mohoric. Argazkia: EFE

    Matej Mohoric, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Matej Mohoric (UAE Team Emirates) esloveniarrak irabazi du Espainiako Vueltako zazpigarren etapa, 207 kilometroko ibilbidea izan duena Lliria eta Cuenca artean. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Chris Froomek (Sky) jarraitzen du lider.

Hamalau txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia. Mohoricek erasoa jo du Cuencako gazteluko igoeran eta inor ez da gai izan bere erritmoari eusteko. Pawel Poljanski (Bora-Hansgrohe) izan da bigarren eta Jose Joaquin Rojas (Movistar), hirugarren.

"YES">