Espainiako Vuelta
Ez da ofiziala
2011ko Vueltak Bilbon eta Gasteizen bi etapa amaiera izan ditzake
Erredakzioa
Diario de Leonek argitaratutako zirriborroaren arabera, 19. etapak Bilbon izango luke helmuga eta 20.enak Gasteizen.
Espainiako Vuelta Euskadira itzuliko dela ematen du. Diario de Leonek publikatutako zirriborro baten arabera, 19. etapak Bilbon izango du helmuga eta 20.enak Gasteizen.
&' || 'nbsp;
Proba Benidormen hasiko da, erlojuaren kontrako jardunaldiarekin eta azken etapa Madrilen korrituko da. Etapen zerrenda ez da ofiziala eta urtarrilaren 12ra arte itxaron beharko dugu. Egun horretan Vueltaren aurkezpena egingo dute.
Etapen zerrenda, zirriborroa:
1. etapa Benidorm - Benidorm (erlojuaren kontra)
2. etapa La Nucia - Orihuela Costa
3. etapa Petrer - Cartagena
4. etapa Cartegana - Almeria
5. etapa Almeria - Sierra Nevada
6. etapa Granada - La Pandera
7. etapa Jaen - Malaga
8. etapa Marbella - Xerez
9. etapa Xerez - Kordoba
Atseden eguna
10. etapa Toledo - Segovia
11. etapa Avila - Zamora
12. etapa Zamora - Laguna de los Peces
13. etapa Puebla de la Sanabria - Orense
14. etapa Pontevedra - Pontevedra (Erlojuaren kontra)
15. etapa Lalin - Fonte de Cova
Atseden eguna
16. etapa Lugo - Puerto de Ancares
17. etapa Villablino - Monte Naranco
18. etapa Oviedo - Santander
19. etapa Santander - Bilbao
20. etapa Bilbao -Vitoria
21. etapa Alcala de Henares - Madril (erlojuaren kontra)
Euskadin korrituko direnak, garrantzi handiko etapak izango dira gainera. Sailkapen nagusia erabakita uzteko baliagarriak izango dira eta, ziur, emozioz beterikoak.
Eusko Jaurlaritzak abuztuan baieztatu zuen
Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak abuztuan baieztatu zuen dagoeneko Unipublicekin akordioa lotu zutela 2011ko Espainiako Itzulia, 34urteren ondoren, Euskadira itzul zedin.
Mutiloaren esanetan, helburua "kirol pisu handiko bi etapa erakargarri"egitea da, hori dela eta, "azkeneko etapa baino lehenagoko ostiraleaneta larunbatean" pentsatzen ari omen dira.
Azaldu zuenez, ostiraleko etapa "Bilbon amaitzea" da asmoa,"lasterketaren historiaren ispilu delako", izan ere, bertan "hasi zenlasterketa" 1957an, eta "Itzuli asko amaitu".
Kirol alorretik aparte, Mutiloak azpimarratu zuen ekonomikoki aukeraona dela Euskadik Itzulia hartzea, "18 taldez, teknikariez etaazpiegiturez gain, kanpoko 2.500-3.000 pertsona mobilizatzen baititu".
Kostuaridagokionez, Eusko Jaurlaritzak "zerbait jarri beharko" duela esan zuen,giza baliabideei eta ekonomikoei erreferentzia eginez.
&' || 'nbsp;