Itxi

Espainiako Vuelta 2023

11. ETAPA

De Marchi italiarrak ihes eginda irabazi du Luintran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

BMC taldeko txirrindularia bera bakarrik iritsi da helmugara. Bere atzetik sartu da Jhonatan Restrepo kolonbiarra (Katusha), 27 segundora.

2:08

Alessandro De Marchi italiarrarentzat (BMC) izan da asteazken honetan korritu den Espainiako Itzuliko 11. etapa. Mombuey eta Luintra arteko ibilbidea egiteko 207,8 kilometro bete behar izan dituzte txirrindulariek.

De Marchi ihes eginda heldu da helmugara, eta lan horretarako 4 ordueta 52 minutu behar izan ditu, 42,6 kilometro orduko batez bestekoarekin. Bere atzetik sartu da Jhonatan Restrepo kolonbiarra (Katusha), 27 segundora. Liderraren taldea gainerako faboritoekin batera heldu da 2:02ko atzerapenarekin.

Sailkapen nagusiko lehendabiziko hiru postuetan ez da aldaketarik egon. Horrenbestez, Simon Yates britainiarrak (Mitchelton) elastiko gorriari eutsi dio. Alejandro Valverde (Movistar) segundo bakar batera dauka, eta Valverderen taldekidea den Nairo Quintana kolonbiarra, 14ra. Ion Izagirre (Bahrain) ormaiztegiarrak postu bat egin du gora sailkapenean (bosgarrenetik laugarrenera igaro da); izan ere, bere aurretik zegoen Emanuel Buchmann alemaniarrak (Bora) 8 segundo galdu ditu gaurkoan.

Ostegun honetan, 12. etaparen txanda iritsiko da. 181,1 kilometroko ibilbidea bete beharko dute txirrindulariek Mondoñedo eta Mañon artean.