Espainiako Vuelta
Hirugarren etapa
Vuelta: Pablo Lastrasek garaipena eta lidergoa eskuratu ditu
Erredakzioa
Movistar taldeko espainiarrak irabazi du itzuliko hirugarren etapa bakarkako eraso gogorra jo eta gero. Bigarren Chavanel izan da eta hirugarren Markel Irizar euskalduna.
Bigarren Sylvain Chavanel (QuickStep) frantziarra izan da eta hirugarren Markel Irizar (RadioShack) euskalduna. Hiru txirrindulariak eguneko ihesaldian izan dira Ruslan Pidgornyyrekin (Vacansoleil-DCM) eta Edetekin (Cofidis) batera.
Sailkapen orokorrean Lastrasek 20 segundoko aldea du Chavanelekiko eta 1:08koa Markel Irizarrekiko.
Egun berotsua izan dute txirrindulariek eta tropelak nabaritu egin du El Santoko mendatean. Faboritoen multzoa azkar eratu da eta Igor Antonek aurrean jarraitzeko asko sufritu egin du. Hala ere, azken unean faboritoekin batera sartzea lortu du Galdakoko txirrindulariak.
Yuri Trfimovek eta Christophe Le Mevelek erorikoa izan dute, baina biek jarraitu egin dute arazorik gabe.
3. etapa:
1 LASTRAS, Pablo MOV 3h 58' 00''
2 CHAVANEL, Sylvain QST + 15''
3 IRIZAR, Markel RSH + 15''
4 PYDGORNYY, Ruslan VCD + 15''
5 ROCHE, Nicolas ALM + 1' 43''
6 BRESCHEL, Matti RAB + 1' 43''
7 AGNOLI, Valerio LIQ + 1' 43''
8 GAVAZZI, Francesco LAM + 1' 43''
9 GASPAROTTO, Enrico AST + 1' 43''
10 BAKELANDTS, Jan OLO + 1' 43''
11 MOLLEMA, Bauke RAB + 1' 43''
12 FROOME, Christopher SKY + 1' 43''
Sailkapen orokorra:
1 LASTRAS, Pablo MOV 8h 25' 59''
2 CHAVANEL, Sylvain QST + 20''
3 IRIZAR, Markel RSH + 1' 08''
4 PYDGORNYY, Ruslan VCD + 1' 24''
5 FUGLSANG, Jakob LEO + 1' 55''
6 MONFORT, Maxime LEO + 1' 55''
7 NIBALI, Vincenzo LIQ + 1' 59''
8 AGNOLI, Valerio LIQ + 1' 59''
9 CAPECCHI, Eros LIQ + 1' 59''
10 SIVTSOV, Kanstantsin THR + 2' 04''