Itxi

Espainiako Vuelta

2011ko arrakastaren ostean

2012ko Espainiako Vuelta Euskal Herrian berriro

Erredakzioa

Iruñean hasiko da itzulia eta hirugarren etapa Oionen (Araban) hasiko da eta Arraten (Gipuzkoa) izango du bukaera. Laugarren etapa Bizkaiatik aterako da eta Barakaldon izan dezake irteera.

  • Igor Anton 2011ko Vueltan Bilbon amaitu zen etapa ospatzen. Argazkia: EFE

2012ko Espainiako Vuelta Euskal Herriko errepideetatik pasatuko da bigarren urtez jarraian. Iaz euskal lurraldeetik pasa ziren etapekin pozik atera ziren antolatzaileak eta esperientzia errepikatzea erabaki dute.

Iruñean hasiko da Espainiako Vuelta abuztuaren 18an eta lehen etapa taldekako erlojupekoa izango da. Bigarren etapa Iruña eta Viana artean burutuko da eta hirugarren etapa Oionen hasi eta Arraten bukatuko da.

Bizkaiak ere izango du etapa irteera bat. Zihurrenik laugarren etapa Barakaldon hasiko da eta Kantabriako herriren batean bukatuko da. Getxo eta Bilbo ez dira ibilbide orrian azaltzen.