Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Vuelta 2012

Igor Anton: '2012ko Vuelta oso gustoko dut, igotzaileentzat egokia da'

Erredakzioa

Euskaltel Euskadiko txirrindularia pozik azaldu da Espainiako itzuliak mendiko etapa gehiago izango baititu aurten.

  • Igor Anton. Argazkia: EFE

    Igor Anton. Argazkia: EFE

Igor Anton pozik azaldu da 2012ko Espainiako Vueltako ibilbidea ezagututa. Hamar etapa bukaera mendian izango dira eta horregaitik igotzaileentzat edizio aproposa izango da.

"Vueltako ibilbidea oso gustoko dut, baina oraindik etapak ondo aztertu beharko ditut. Igotzaileentzat aproposa da, nahiz eta erlojupekoa luzea izan. Egunero ikuskizuna egongo da, ezusteko amaierekin, tentsioarekin... Aurreneko etapatik adi egon beharko dugula argi dago" adierazi du Galdakaoko txirrindulariak. Igor Antonek 2011ko edizioan Bilbon bukatutako etapa irabazi zuen.

"Italiako Giroan ez dut parte hartuko eta Vueltan sasoi onean egon beharko dudala argi dago. Iruñean ehuneko ehunean egotea da nire helburua, burugogorra nahiz eta horrela egotea espero dut. Nire Vuelta izango dela espero dut," azaldu du Antonek.