Artea
Erakusketa
Zumetaren bilaketa prozesuan barna
'Izenik gabe' erakusketa artistaren lanean murgilduko da: hiru egunez izango da ikusgai, Donostian.
"Izenik gabe" izeneko erakusketa aurkeztu dute Donostian, baina aski ezaguna da benetan lan horren atzean dagoen artista.
Jose Luis Zumeta da eta hiru egunez margolaria lanean ikusi eta bere lana hobeto ezagutzeko modua izango da.
Bilaketa prozesua intimoa izan ohi da. 50 minutuko bi dokumentaletan gauzatu da. Bideoan ikusteaz gain obra amaituak ere bertan izango dira.
Bihar arratsaldeko zazpietan inauguratuko da eta Jose Luis Zumetak, zortzi eta 12 urteko bilobekin murala margotuko du bertara agertzen direnen aurrean.
Hiru egunez bisitatu ahal izango da Easo kalean erakusketa, eta I´paderako egindako marrazki sorta bat ere ikusgai jarriko da.