Artea
Argia, itzalak eta espazioa
Oteiza Museoak haurrentzako tailerrak eskainiko ditu
Erredakzioa
5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegien helburua, besteak beste, argia eta itzala kontzeptuak eta horiek espazioarekin duten erlazioa lantzea da.
-
Oteiza Museoko tailerretan parte hartu duten umeetako batzuk. Argazkia: museooteiza.org
Oteiza Museoak 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako arte-lantegi batzuk antolatu ditu, aste honetarako eta 2013ko urtarrileko lehenengorako.
Ekimenaren helburua hainbat sorkuntza-esparru lantzea da: argia eta itzala kontzeptuak eta horiek espazioarekin duten erlazioa, kolorearen eta eskulturen arteko harremana eta lerro eta plano ideiak, Museoaren arkitekturari loturik.
Lantegiak Oteiza Museoan egingo dira, 11:00etatik 13:00ak arteko ordutegian. Lantegi bakoitzaren prezioa 6 eurokoa da, eta 15 eurokoa aste berean egingo diren hiru lantegietara joan nahi izanez gero.