Itxi

Artea

Erakusketa

Antonio Lopezen "Gau eta egun", Iruñeko katedralaren aurreko gunean

Antonio Lopezek Iruñeko katedralaren aurreko gunean erakutsi ditu 'Gau eta egun' bi eskulturak, 'Occidens. Jatorriak aurkitu itzazu' erakusketan.

1:01

"Gau ta egun", bi buru, tamaina handiko bi eskultura ezarri dituzte Iruñeko katedralearen aurreko gunean. Antonio Lopez, pintore eta eskultore ezaguna da bere egilea. Ezarpenean parte hartu du Antonio Lopez berak, performance moduko ekitaldi batean artistaren laguntza izan baitute instalakuntzaren arduradunek. "Occidens jatorriak aurkitu itzazu" izeneko erakusketa iraunkorrarentzat osagarri da oraintxe Lopezen irudi bikoitza.

Antolatzaileen esanetan, eskultura hauen instalakuntzaren bitartez gure kulturaren erroetara eraman nahi dituzte bisitariak eta bereziki jatorri horien inguruko hausnarketa bat sortzea da helburua. Antonio Lopezek bere poza azaldu du gune publiko batean erakusten delako bere lana, hori izan delako Hogeigarren mendean pixkanaka pixkanaka galtzen joan den zerbait. Bere historia osoan zehar, dio Antonio Lopezek, artea ulergarri izateko sortzen dute egileek. Gaur egun berriz, erantsi du, badirudi norbanako, abstraktoa, elite baten jabetasuna dela, zaila ordea gizarteko gehiengoarentzat. Gau ta egun eskulturak hilabete batzuren epean izanen ditugu ikusgai, Iruñeko katedralaren aurrekaldean.