Itxi

Artea

Erakusketa

Twombly eta Baselitz bueltan dira Guggenheimen

bi artistek ekintzetan oinarritzen dituzte euren lanak, baina beraien ikuspuntua goraipatuz. Probokazioak leku handia du prozesu artistikoan eta ez eszena politikoan.

1:33

Cy Twombly estatubatuarra eta Georg Baselitz alemaniarra dira Guggenheim museoaren lan propioekin 2013an egindako lehen erakusketaren protagonistak. Asteartean irekiko ditu ateak.

Cy Twombly 2011an hil zen eta Bilboko museoko erakusketa baten protagonista izan zen 2008an. Museoak 1963ko "Nine Discourses on Commodus" seriea erosi zuen.

Georg Baselitz alemaniarra 2011an izan zen Guggenheim Bilbao museoan "Mrs. Lenin and the Nigtingale" lanarekin. Formatu handiko 16 margolan guztira: museoak lau milioi euroren truke eskuratu zituen 2010ean.

Bi kasuetan, narratiba pertsonalak berreskuratzen dituzte, denbora ezberdinetan sortutako figura historikoen inguruan, keinuz betetako lengoaia batean. Guggenheim museoak goraipatu duenez, bi artistek ekintzetan oinarritzen dituzte euren lanak, baina beraien ikuspuntua goraipatuz. Probokazioak leku handia du prozesu artistikoan eta ez eszena politikoan.

Erakusketa Guggenheim museoan ikusgai izango da maiatzaren 19ra arte.