Itxi

Artea

Estreinaldia

Antzokian erritmo biziz

"Naturaleza muerta en una cuneta" Arriaga Antzokiaren koprodukzioa asteburu honetan estreinatuko dute. Fausto Parividino italiarraren nobelan oinarritzen da.

1:05

Ez da ohikoena antzerkian 'thriller' bat ikustea baina horretarako aukera egongo da Bilboko Arriagan. "Naturaleza muerta en una cuneta" estreinatuko dute asteburu honetan.

Antzezlan poliziako honek eduki soziala ere badu eta, tarteka, barre algarak ere eragingo dizkio ikusleari. Neska baten hilotza bide bazterrean agertu da. Polizia inspektore batek, Adolfo Fernandez aktore eta zuzendari bilbotarrak, hiltzailea aurkitu beharko du.

Baina ordu batzuk baino ez ditu horretarako komunikabideen presioagatik.

Hortik abiatzen da Fausto Parividino italiarraren nobelan oinarritutako antzezlan hau.

Susana Abaitua aktore gasteiztarraren berbetan, ikusleak ohituago daude erritmo geldoagoetara. Antzezlan honetan, ostera, erritmoa arina, bizi-bizia da eta ezin da deskonektatu momentu batean ere.

"Naturaleza muerta en una cuneta" Arriaga Antzokiaren koprodukzio bat da eta otsailaren 7, 8 eta 9an ikusteko aukera egongo da.