Itxi

Artea

Erakusketa

Balenciagaren 50eko beroki bat, Getariako museoan ikusgai

50eko hamarkadako belus beltzezko gaueko berokia da eta Getariako ostalarien elkarteak museoari eman dio. Museoaren eta herriaren arteko lotura sendotu nahi dute.

  • Berokia, Balenciaga museoan. Argazkia: EITB

    Berokia, Balenciaga museoan. Argazkia: EITB

Balenciaga museoak jostun handiaren jantzi bat jaso du dohaintzan Getariako ostalarien elkartearen eskutik. Jantzia 50eko hamarkadako belus beltzezko gaueko berokia da eta Getariako ostalarien elkarteak Londresko enkantetxe batean eskuratu zuen, museoari emateko helburuarekin.

Ekintza horrekin, Getabat elkarteak museoaren eta herriaren arteko lotura sendotu nahi du eta aldi berean Balenciagak Getaria munduan ezagutzera eman izana eskertu. Berokia apirilean zabalduko den aukeraketa berrian izango da ikusgai.