Itxi

Artea

Erakusketa

Ramon Zuriarrainen kolore nahasketa

Ramon Zuriarrain artista donostiararren 78 margolan bildu dituzte Bilboko Arte Ederren Museoan. Gehientsuenak mende honetan egindako olio eta akuarelak dira eta bakan batzuk inoiz erakutsi ez direnak

  • Ramon Zuriarrain. Argazkia: EITB

    Ramon Zuriarrain. Argazkia: EITB

Ramon Zuriarrainen 78 artelan daude ikusgai Bilboko Arte Ederren museoan. Donostian jaiotako margolariaren mundua jasotzen duen erakusketa zabala da.

1992koa da artelan zaharrena, baina gehientsuenak mende honetan egindako olio eta akuarelak dira. Bakan batzuk inoiz erakutsi ez direnak. Azken lanen artean, duela bi urte Kairon margotutakoak, Egipto iraultza betean zegoela.

Erakusketa honekin, museoak 70eko hamarkadan, herri kultura artera eraman zutenen belaunaldiko beste artista bat omendu nahi du. Bilboko Arte Ederren Museoak Rarom Zuriarrain artista donostiarraren lanak biltzen dituen "Miss Mundos" izeneko erakusketa aurkeztu du.

Bilboko Museo ezaguna, XX. mendeko 70eko hamarkadan ezagutzera eman ziren euskal artisten lana ikertu eta hedatzen ari da azken urteotan, hainbat erakusketaren bidez. Iazko udazkenean esate baterako, Jose Ramon Andaren erakusketa osatu zuten, eta aurrekoan Daniel Tamayo bilbotarrari eskainitakoa. Orain Ramon Zuriarrain margolari donostiararren txanda da, eta bere 78 lan bildu dituzte museoko 33. aretoan. Gehienak azken hamarkada honetan sortutako lanak dira, eta Ekainaren 2ra arte izango dira ikusgai Arte Ederren Museoan.