Itxi

Artea

Ibilbideak

Basajaunaren ibilbidean barrena

Busturian dago 'Basajaunaren ibilbidea' eta bisita gidatuak eskaintzen dituzte Rober Garai artistaren eskutik, Doroteo Zobaran narratzaileak eskainita edota Edorta Jimenez idazleak lagunduta.

1:16

Basajaunaren mitologia eta natura uztartzen dituen proiektua da "Basajaunaren ibilbidea". Busturian dago eta bisita gidatuak eskaintzen dituzte Rober Garai artistaren eskutik, Doroteo Zobaran narratzaileak eskainita edota Edorta Jimenez idazleak lagunduta.

Anboto eta Oiz urrunean, Santimamiñe bestaldean eta Urdaibaiko itsasadarra azpian, oihan horretan dago basajaunaren ibilbidea. Bertan Edorta Jimenez idazleak bisita gidatua egingo ditu. Ibilbide osoan zehar Rober Garai artistak, naturak eskaini dizkion baliabideez sortutako artelanak daude, denak mitologiarekin lotuta.

Euskal Mitologiaren Busturialdeko Ibilbidea osatzeko lehen pausoa da oihan hau.