Artea
Teatro
Garcia Lorcaren 'Yerma' Arriagan, Silvia Marsorekin
Aktore hauek ere izango dira taula gainean: Marcial Álvarez, Antonio Escribano, María Álvarez, Eva Marciel, Roser Pujol, etab. Musika Enrique Morenterena da.
-
Silvia Marsó, 'Yerma' antzezlanean. Argazkia: Luis Malibran
Bilboko Arriaga Antzokiaren programazioak aurrera jarraitzen du "Yerma" antzezlanarekin, igandera bitartean. Miguel Narrosek zuzenduta, Federico Garcia Lorcaren obra ezagun hau eszenara itzuliko da muntaia berrian, Enrique Morenteren musikarekin eta Silvia Marso protagonista dela.
Marsorekin batera, Marcial Alvarez, Chema Leon, Maria Alvarez, Eva Marciel, Roser Pujol, Carmen Navarro, Asuncion Diaz Alcuaz, Alba Alonso, Mona Martinez, Solea Morente, Paloma Montero, Emilio Gomez eta Antonio Escribano daude obraren aktore-zerrendan, Arriaga Antzokiko iturriek jakinarazi dutenez. Federico Garcia Lorcak 1934an estreinatu zuen "Yerma", Cipriano Rivas Cherifek zuzendua eta Margarita Xirgu protagonista zela. Lorcaren arabera, lan hau poema tragiko bat da, ama izan nahi eta ezin duen emakume baten tragedia.
Ama izan nahi du baina ez bakarrik pertsona bezala nahikunde hori duelako, baizik eta XX. mendearen lehen herenean gizarteak emakume bati egokitzen dion paperean amatasuna funtsezko betebeharra delako. Enrique Morente abeslari eta konpositorearen musikaz jantzita datorren muntaia honetan aktore bikainek parte hartzen dute, eta Silvia Marso da Yerma. Espainiako antzerki munduko zuzendari handienetako bat den Miguel Narros arduratzen da lana zuzentzeaz.