Itxi

Artea

Eskultura

'Lurralde alde', Basterretxearen Meatzaldeko langileei omenaldia

Nestor Basterretxeak euskal eskultore eta artisten omenaldia jasoko du maiaitzaren 25ean Trapagaranen. Orduan inauguratuko dute eskultura, Zugaztietako parkean.

  • Nestor Basterretxearen "Lurralde alde". Argazkia: EITB

    Nestor Basterretxearen "Lurralde alde". Argazkia: EITB

Nestor Basterretxeak euskal eskultore eta artisten omenaldia jasoko du datorren hilean Trapagaranen. Maiatzaren 25ean, Basterretxearen azken eskultura inauguratuko da Zugaztietako eskulturen parkean.

Korten altzairuan egina, "Lurralde alde" deitzen da eta Meatzaldeko langileek jasan zuten bizitza gogorra irudikatu nahi du.

Basterretxea ezin izan da aurkezpenera joan, baina grabazio bat bidali du.

Xabier Saenz de Gorbea arte-kritikoaren ustez, sormen ezustekoa da eskultura hori. Errepikapena albo batera utzi eta jatorrietara bueltatzen da.

Zugaztietako eskulturen parkeak Espainiako Gerra Zibilaren osteko eta gaur egungo eskulturgile garrantzitsuenak bildu nahi ditu.